Intranet
  
 
Kontaktua

 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g

 20100 Errenteria (Gipuzkoa)

 Telef.: 943 08 29 00

 Faxa: 943 08 29 11

 GPS koordenadak: N 43º 17' 29" W 1º 53' 58"

 info@tknika.net | Bixita eskaerak hemen |

 Iradokizun buzoia

 Legezko oharra

Baliabideak

Tknikaren jardun guztiek funtsezko bi elementu dituzte jomugan: pertsonak eta teknologia.

 

  • Pertsonak

Pertsonak berrikuntzaren aldeko apustuaren gakoa dira.

Apustu horri eutsiz, ikuskera pedagogiko berriak eta prestakuntza-eskaintza jakin bat gauzatzen dira. Prestakuntza-eskaintza horrek, batetik, berrikuntza du ardatz, eta, bestetik, ikaskuntza-prozesuaren fase guztietara aplikatutako ikuspegi sortzailea sustatzen du, jarrera hori geroago enpresako eguneroko lanera eramatea baita gure apustuaren helburua.

Filosofia berri horretarantz aurrera egin dezan ezinbestekoa da irakaskuntzako profesional guztiak inplikatzea, ikasleengan talde-lana eta lankidetza sustatzearren.

Proiektu espezifikoak garatzeko lan-taldeetan antolatzeak malgutasun handiagoz jardutea eta lanak hobeto koordinatzea ahalbidetzen du. Bestalde, lan-talde bakoitza da bere proiektuaren arduraduna; horri esker, inplikazio eta jarraitutasun handiagoa ziurtatzen da, eta, beraz, helburuak bete egiten dira.

  • Teknologia

Teknologiak gehiago aurreratzea, beste batzuk iristen ez diren tokira iristea, ahalbidetzen du. Espazio fisikoko oztopoak kentzea, jakintza eraginkortasun handiagoz eta azkarrago bultzatzeko.

Tknika oso adi dago teknologiaren aurrerapenei. Hain zuzen ere, irtenbide, produkzio-teknika eta tresna informatiko berriak arakatzen ditu, ikaskuntza-prozesua eta produktibitatea hobetzeko aukera berriak ezagutzearren.

Azken teknologikoetako prestakuntza funtsezkoa da eskakizun-maila handieneko ingurune eta enpresei erantzungo dien gaur egungo eta kalitatezko teknologia bermatzeko.

Tknikako ikasgela guztiek ekipamendurik aurreratuenak dituzte, eta, beraz, trukerako eta partaidetzarako bideak biderkatzen dituzte.

Euskadiadi

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900