Orekatze hidraulikoko bankua

Proiektu hau lanbide-heziketako zentroek sistema hidraulikoen orekatzeari irtenbidea emateko gaitasunik ez zutela antzeman zelako sortu zen.

Hortaz, helburu hau finkatu zen: energiari eta mantentzeari buruzko moduluak ematen dituzten LHko lanbide-arloetan FLUIDOEN DINAMIKAKO ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan teknologia berritzailea —hala nola orekatze hidraulikoa— ezartzeko moduari buruzko materialak garatzea eta lanbide-heziketako zentroen sareko beste irakasle batzuei horri buruzko prestakuntza ematea.

Proiektua egiteko, lan-taldeak berokuntza-sistema baterako orekatze-maketa batean oinarrituta egin zuen lan. Hainbat unitate didaktiko garatu eta beste irakasle batzuei ikastaroak eman zitzaizkien.

Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentroak: EFPS Elorrieta-Ignacio Fernandez IES Construcción Vitoria - Ramon Pedro Bayer Úbeda, IEFPS Don Bosco - Aitor Otaño Jauregi y GLHBI Tolosaledea - Mikel Arregi Urkia.
Proiektua 2004ko irailean hasi eta 2007ko uztailean amaitu zen.
Gaur egun, sortutako materialak Tknikan eskura daitezke.