Intranet
  
 
Barne ekintzailetasuna

Proiektu honen ideia, ikuspegi erabat praktikotik abiatuz, eta antolaketa testuinguru desberdinetan (Tknika, LHko ikastetxeak, Sailburuordetza egitura), ekintzaile portaera eta jarrera (barne ekintzailetza) sustatzen duen  eredu/ikuspegi bat garatzea da.

Barne ekintzailetasun eredu/ikuspegi honek,  erakundeari eta bere bezeroei balioa eransten dieten berrikuntza eta hobekuntzen hedapen eta  aurkikuntzarekin erlazionaturiko poprosamen zehatzak aurkeztu beharko lituzke, bai antolaketa egitura eta barne antolaketa esparruetan, eta baita ere pertsonen portaera eta jarreretan.

Helburu diren antolaketa testuinguruak kontutan izanik (Tknika, LHko ikastetxeak/ Sailburuordetzaren egitura)  bilatzen den barne ekintzailetasun eredu /ikuspegiak honako helburuak lortu nahi ditu:

  • Barne ekintzaileek izan behar dituzten konpetentziak eta trebeziak, eta hauek nola gara daitezkeen jarraibideak identifikatzea.
  • Ekintzaile antolaketa testu inguru bat bideratzen duten antolaketa eta aldagai teknikoak (egitura eta prozesuak) identifikatzea.
  • Arriskuak norbereganatzeko eta ekimena sustatzeko antolaketa giro egoki bat sortzen duten kultura aldagaiak (elkarbanatutako baloreak,/ interpretazioak/ jarrerak…) identifikatzea.
  • Aurrez aipaturiko aldagaien konbinazioaren bitartez, helburu diren antolaketa testuinguru bakoitzarentzat eredu/ikuspegi bat eraikitzea.
  • Eraikitako eredu/ikuspegien hedapenerako proposamen orokorrak osatzea.
  • Proiektuaren emaitzen zabalkunde plan dat diseinatzea.

Aintzindaria: Tknikako Berrikuntza kudeaketan alorra.
Hasierako proiektu taldea: Teknologia, IKT-eLearning eta kudeaketa alorretako dinamizatzaileak.
Proeiktuko kolaboratzaileak: INNOBASQUE (Berrikuntzarako Euskal Agentzia) eta UPV/EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea, Psikologiako Fakultatea), Unibertsitate-Enpresa  eskuhartze “Berrikuntza ekipoak erakunde garapen tresna moduan” ikerketa proiektuaren testu inguruan.
Iraupena: 2010-2012

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900