Intranet
  
 

Beroko Forjaketa Parisen

2011ko azaroak 7a | U. Ziarsolo

Tknikako Beroko Forjako Prozeseun Modelizazioa proiektuko kideak, hain zuzen ere Miguel Altuna eta Tolosaldeako irakasleak eta Tknikako dinamizatzailea Pariseko Marie Curie ikastetxean egon berri gara.

Lycée Marie Curie Creil” ikastetxea Lanbide Heziketako eta Unibertsitate mailako ikasketak eskaintzen dituen zentroa da, inguruko industria sareari oso lotua eta erreferentzi garrantzitsua dena forjako munduan, bertan hemengo sisteman forjako goi mailako ziklo baten pareko izango litzatekeena irakasten baita.

Gure bisitaldian ikastetxeko Forja alorreko arduradunekin eta AFF Frantziako forja elkarteko koordinatzailearekin egon ginen, heuren ikastetxearen eta bereziki forja alorrean lan egiteko moduaren inguruko xehetasunak ezagutuz.

 Batzarra emankorra izan zen, etorkizunean elkarlanerako asmoa eta interesa agertu genuelarik denok. 

 

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900