Intranet
  
 
Elkarnet

ELKARNET lanbide-heziketako hainbat zentrotako (IEFPS Iurreta GLHBI, IEFPS Mendizabala GLHBI, CPES Cebanc BHIP eta CPES CDEA BHIP) sistema informatikoen zenbait administratzailek osatutako lan-taldea da. Lan-talde horren helburua zentro bakoitzeko gainerako sistema-arduradunei laguntza eta babesa ematea da.
 
Honako jardun-ildo hauek dituzte:

  • Zentroetako sistema-administratzaileen prestakuntza-premiak identifikatzea eta haien premietarako ad hoc plan bat ezartzea.
  • Zentroetako kudeaketa informatikoa hobetzeko sistema eta irtenbideen garapena bultzatu eta hartarako laguntza ematea.
  • Sistema-administratzaileen artean lankidetza-komunitate bat ezartzea.

 Parametro horiek definitu eta haietan oinarrituta jarduteari esker, azken urteotan: posta-zerrenda bat sortu da, arazo, esperientzia eta irtenbideen trukerako; birusen eta spamaren kontrako software librean oinarritutako sistema perimetrala garatu da; software horretan oinarritutako suebaki-sistemak eguneratu eta hobetu dira; lanbide-heziketako zentroetako kanpo-kalteberatasun informatikoak aztertu dira; etab.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900