ARLOAK

Tknikak, berrikuntza lanbide-heziketaren ardatz nagusi bihurtzeko helburuari eutsiz, lau arloren inguruan garatzen du bere jarduera: e-Learning IKTak, Teknologia, Ekintzailetza eta Berrikuntza eta Prestakuntza.

Lau lan-eremu horien barnean, prestakuntza-zentro bakoitzaren premia espezifikoei erantzuteko ikastaroak eta bestelako zerbitzuak ematen dira; horrez gain, enpresekin eta ikerketa- nahiz teknologia-zentroekin lankidetza ezartzen da proiektu espezifikoak garatzeko.

 

e-Learning IKTak berrikuntza-arloa.

Arlo honek zentroetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzea eta erabiltzea bultzatzen du batez ere; horrez gain, bertan funtsezkoak diren prozesuetarako laguntza sustatzen du, besteak beste ikaskuntza-prozesuetarako eta administrazio-kudeaketako prozesuetarako laguntza.

 

Berrikuntza-arlo Teknologikoa.

Helburu garbi batekin sortu zen: lanbide-heziketa aurrerapen teknologikoei buruzko jakintza enpresei eraginkortasunez eta azkarrago transferitzeko baliabidea izatea.

 

Ekintzailetza eta Berrikuntza arloa.

Berrikuntzaren eta ekimen sortzaileak herrialdeetan aberastasunaren eta ongizatearen funtsezko aktore diren aldetik, jokatzen duten paperaren onarpen soziala erabakigarria da garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko. Garapen hori ikuspegi berritzaileek eta ikuspegi horiek gauzatzeko gai diren ekintzaileek ahalbidetzen dute. Eta, hain zuzen ere, ikuspegi horiek gauzatzean erabakigarria da Lanbide Heziketa.

 

Prestakuntzaren arloa.

Tknikak garatzen dituen proiektuak jakintza, esperientzia eta antzea sortzen dute. Hori balio handia da eta transmititu egin behar da, sare osoan eta maila guztietan ahalik eta gehien aprobetxa dadin. Horretarako, irakasleei dagokienez, gaitasuna eta baliabideak eman behar zaizkie; eta prestakuntzaren kudeaketari dagokionez, ezinbestekoa da berritzailea izatea.

 

Nazioartekotze arloa.

TKNIKAk, berrikuntzako eta ikerketa aplikatuko zentroa izanik, nazioartekotze?eremu bat behar du, batetik beste hainbat eremuri laguntza emanez zeharkako elementu gisa jardungo duena eta bestetik, bizitza propioa duena, Lanbide Heziketako sistema osoari neurri eta plan jakin batzuk bere gain hartzea proposatzeko, betiere gure ikastetxeek sailburuordetzaren estrategiarekin eta Euskal Herriko enpresen estrategiarekin bat datozen politikak egin ditzaten.

 

Berrikuntza eta Hobekuntza kudeaketan

Tknikako Berrikuntza eta hobekuntza kudeaketaren arlotik Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren estrategia gauzatzen laguntzen dugu, "hobekuntza?sistema berriak ezartzera" bideratutako proiektuak eta zerbitzuak garatuz, 2015erako Agenda Estrategikoaren 9. helburuan bildu denez.