Intranet
  
 
Eguzki-energia fotovoltaikoko gaiak garatzea

Honako hauek izan ziren proiektuaren helburu nagusiak: eguzki-energia fotovoltaikoaren gaia ematen duten zikloetako irakasleak gaitzea eta gainerako irakasleei nahiz zikloetako ikasleei prestakuntza emateko ikasgeletan erabilgarriak izan litezkeen material eta ekipo didaktikoak sortzea.

Proiektuak hiru urtez iraun zuen. Denbora-tarte horretan gaur egun ikasgaia ematen duten ia zentro guztietan dituzten unitate didaktikoak garatu genituen eta ikasleekin praktikak egiteko ekipo didaktikoa aztertu. Ekipo hori sare publikoko 15 bat zentrotan instalatuta dago.

Proiektuan SEA SLL (Soluciones Energéticas Alternativas) enpresaren laguntza izan genuen. Hain zuzen ere, prestakuntza eman zigun eta sortu genituen materialak kontrastatu zituen.

Proiektua amaitutakoan, 40 orduko bi prestakuntza egin ziren, bata Bizkaian eta bestea Gipuzkoan, EAEko LHko irakasleentzat.


Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentroak: IEFPS SAN JORGE GLHBI- Rafael Manero, IEFPS USURBIL GLHBI- José Antonio Rodriguez eta IEFPS BIDASOA GLHBI - Javier Inciarte.
Proiektua 2004ko irailean hasi eta 2007ko uztailean amaitu zen.
Gaur egun, sortutako materialak Tknikan eskura daitezke.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900