Intranet
  
 
KARBONO ZUNTZEZKO PIEZAK DISEINATZEA, FABRIKATZEA ETA BALIDATZEA

Proiektu honen karbono-zuntzezko piezak diseinatzea, fabrikatzea eta balidatzea sustatzen eta bultzatzen du. Azken urteotan, karbono-zuntzaren erabilera nabarmen igo da. Hasieran, karbono-zuntza (KZ) espazio-industriarako garatu zen, baina orain, merkatu egin denez gero, beste eremu batzuetara hedatu da, hala nola, garraio-industriara, industria aeronautikora, goi-lehiaketako kirolera, eta, azken aldian, diru-zorrotxoetan eta erlojuetan ere erabiltzen da karbono-zuntza.

Hori guztia, horren prestazio ekonomiko onak eta oso arina dela aprobetxatuta, energia-kontsumoa jaistea ahalbidetzen baitu.

LHko zentroetan ezjakintasun handia eta prestakuntza urria dago industrian gero eta gehiago erabiltzen den produktu honen inguruan. material motak, ezaugarriak, diseinua, eraldatzeko prozesuak, mekanizazioa…  Horregatik, hain zuzen ere, hasi dugu proiektu bat, karbono-zuntzezko piezak egiteko materialak eta pieza horiek diseinatzeari, fabrikatzeari, mekanizatzeari eta beste elementu batzuekin lotzeari, eta balidatzeari lotutako praktikak sortzeko asmoz.

Parte hartutako enpresak/erakundeak:  Asmaola, Composites Adour (berretsi gabe).
Zentro laguntzaileak: Migel Altuna Institutua, BIDASOA GLHBI, Goierri Eskola.
Iraupena: 2011 – 2014

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900