Intranet
  
 
Prototipoaren diseinua eta fabrikazioa muntatze-praktikak eta sistema mekanikoen mantentzea garatzeko

Proiektu honen baitan, mantentze mekanikoaren eremuan prestakuntza ematen duten lanbide-heziketako zentroen eta enpresen premiak beteko dituen produktu bat diseinatu eta fabrikatu da.

LHko zentroetan, mantentze mekanikoaren modulua lantzen dutenean, ez zuten gai hori maila praktikoan emateko ez makineriarik ez materialik izaten, eta eskuarki zaharkituta geratu den edo dagoeneko erabiltzen ez den makinaria erabiltzen zuten. Horren ondorioz, ikasleek jakintzak eskuratzeko mugak izaten zituzten:

  • Lantzen diren elementu mekanikoak, eskuarki, ez dira egokiak izaten, ezta enpresan gehien erabiltzen direnak ere.
  • Ez dago aukerarik egungo makinek dituzten elementu modernoak muntatzeko eta desmuntatzeko.
  • Osagai sorta zabala ezagutu eta desmuntatzeko, makineria ugari beharko litzateke eta horrek toki handia hartuko luke prestakuntza-lantegietan.

Hona hemen proiektuaren emaitzak:

  1. Ahalik eta osagai mota handiena biltzen duen prototipo bat diseinatu eta egitea. Prototipo horrek, gainera, osagai horiekin praktikatzea eta osagai horiei buruz ikastea ahalbidetzen du.
  2. Material osagarria egitea, koaderno edo liburu txikiko formatuan, irizpide didaktiko eta pedagogikoetan oinarrituta praktikak egiteko.
  3. Zentroetako instalazioetan tokia eta baliabideak aurreztea.
  4. Ikasleen eguneroko laneko segurtasun- eta higiene-baldintzak hobetzea.
Empresa colaboradora: LAGUN
Centros participantes:
IES ZARAOBE BHI – Iñigo López de Santiago
IES (IIT) IMH (BTI) BHI – Jose Antonio Erostarbe
JESÚS OBRERO – Asier Abarka
Duración: 2008 – 2010.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900