Ikaskuntza-prozesuak egiteko agertokiak aldakorrak dira, eta ikaskuntza formala eta ez-formala kontzeptuek ikasgela fisiko tradizionala gainditzen duten inguruneak adierazten dizkigute. Lankidetzazko ikaskuntza e-learning edukien eta sistema mugikorren goraldiaz indartzen da. Horrek guztiak agertoki berriei erantzungo dieten teknologien eta baliabideen ezarpena ikertzera bultzatzen gaitu. Hona hemen hainbat adibide:
- Hodeiko aplikazioek lankidetzazko ikaskuntza garatzeko eremu ezin hobea ahalbidetzen dute, hardware espezifikoak ezartzen dituzten oztopoak gaindituta. Internetek, plataforma gisa, eta aplikazio multzo egoki batek irakasleek eta ikasleek kudeatu beharreko erreminta-kutxa konfiguratzea ahalbidetzen dute.
- Baliabide didaktikoak bat-batean eta edonondik eskuratzeko aukerari esker, mobile learning deritzana ikaskuntza-agertokiak diseinatzeko funtsezko eremua da. Gaur egungo gailu mugikorrek agertoki ez-formalak garatzeko parekorik gabeko aukerak ematen dituzte.
- Album digitalak ikaslearen/langilearen esperientzia kudeatzeko plataformak dira. Ikasleak/langileak soilik konfiguratzen duen plataforma horrek, ikaslearen/langilearen ikaskuntza-prozesuko mosaiko guztiz pertsonalizatuak diseinatzeko aukera ematen diote, betiere diharduen inguruaren arabera: pertsonala, profesionala, akademikoa, etab.
- Moodle, software librean oinarritutako eLMS irtenbidea den aldetik, esparru bikaina da irakasleak irakatsi eta ikasteko prozesua malgutasun ikaragarriz maneiatzeko.
Laburbilduz, lan-ildo honek Tknikaren bitartez eskaintzen diren e-learning materialak kudeatuko ditu, eta ikaskuntza-ingurune berrietarako irtenbideen ezarpena garatuko du, hardware gailuak nahiz software aplikazioak aintzat hartuta betiere.
- E-learning
- Gailu mugikorrak
- Hodeiko aplikazioak
- Album digitala