ECUen diagnosia eta konponketak izeneko proiektuak hainbat helburutara hurbiltzeko aukera emango digu:
- Teknologia horretan adituak diren eta proiektu honetan lagundu nahi duten enpresa batzuk eskura izatea.
- Era honetako ECUen barne-osaerari buruz alor honetan dagoen ezjakintasuna zertxobait konpontzea.
- ECU horiek ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko behar diren ezagutzak eta baliabide teknikoak aztertzea.
- Behar-beharrezkoak diren baliabide teknikoak erostea, eskola batean edo Tknikako laborategi batean ECU horien oinarrizko diagnosia egiteko.
- Behar den prestakuntza teknikoa jasotzea, erositako baliabide teknikoei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
- Lortutako jakintza automozioko gainerako irakasleei transmititzeko aukera emango digun material didaktikoa lantzea.
- Gertatzen ari diren teknologia-aldaketa horiek guztiak gure programazioetan biltzen direla eta gai horiek emateko material egokiak daudela zaintzea.
Enpresa laguntzaileak: zehaztu gabe
Parte hartzen duten zentroak: Iurreta, La Salle Berrozpe, Elgoibar BHI
Parte hartzen duten irakasleak: Gaizka Laka, Jose Manuel Fernandez, Jose Ramón Gomez
Iraupena: 2010 – 2012.