Intranet
  
 
Egiletza tresna

Ikaskuntza-prozesua kalitatezkoa izango bada, kalitatezko edukiak behar dira. Egile izeneko egiletza-tresnak web-diseinuan adituak ez diren erabiltzaileei aukera ematen die kalitatezko eduki eta jarduerak diseinu-profesionalentzako baino ikaskuntza-kurba askoz txikiagoaz garatzeko. Tresna horren bitartez, erabilerraztasunari, usagarritasunari, eramangarritasunari eta elkarreragingarritasunari buruz e-Learningaren eremuko estandarretan definitutako zehaztapenak betetzen dituzten edukiak diseinatu eta gara daitezke, baita ikaslearen jardueraren trazabilitatea ikaskuntza-plataforma batean erregistratu ere. Multimedia edukiak ere txerta daitezke, hala nola bideoak eta animazioak; horri esker, gainera, balio erantsi nabarmena ematen zaie garatutako edukiei.
 
Alabaina, edukiek ez dute inolako baliorik izango ikaskuntza-prozesuan gaitasunak lortzeko diseinatutako jardueretan txertatuta ez badaude. Egile izeneko egiletza-tresnaren bitartez, ikasleak modu autonomoan lan egiteko eta eskuratutako jakintzak indartzeko galdesorten bitartez atzeraelikadura jasotzeko aukera ematen duten jarduerak egin daitezke. Era horretako jarduerek ikasleari modu autonomoan lan egiten laguntzen diote; horrez gain, irakasleak ez du oinarrizko azalpenik eman behar eta bere zeregina jarduera konplexuagoen tutorizaziora eta ikastaroaren dinamizaziora bidera dezake.

 

Egile-ren azken bertsioa: HEMEN
Material didaktikoa lantzeko gida: HEMEN

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900