eLearning

Tknikak sortu zenetik jardun du urruneko ikaskuntzarako testuingurua, tresnak eta edukiak sortzeko lanetan. Estrategia horren barnean, honako ildo hauek landu ziren:

  • Ikastaro-katalogo bat garatzea.
  • Urruneko ikaskuntzarako azpiegiturak.
  • Irakasleentzako prestakuntza eta aholkularitza.
  • 09-10 eta 10-11 ikastaroetako Online LHaren eskaintza.

Esperientzia eta lan horrek Urruneko LHko Institutua (ULHI) sortzeko behar zen testuinguru eta jakintza egokiak sortzea ahalbidetu zuen, eta 2011an sortu zen. Institutu horrek Tknikak egindako lana bildu eta gure erkidegoko online eskaintza bideratzeko erronka hartu du bere gain.