Lanbide-arlo honetan, lanbide-heziketa guztian bezalaxe, aurrerapen teknologikoa etengabea da, eta horrek prestatzeari eustera behartzen gaitu, gure ikasleak teknologia berri horietan ondo prestatuko baditugu.
Aldaketa teknologikoek, aldaketa sozialek eta gure bizimoduan izaten ditugun itxaropenek bultzatuta, teknologia hori gure bizitza-eremu guztietara zabaldu da. Industria-prozesu guztietan, sistema programatuak ezarri dira; etxeko eremuan, sistema domotikoak; horiez gain, ordenagailuak/telefonoak, jokoak, irudien eta soinuen digitalizazioa, eta beste hainbat.
Telekomunikazioen eta Automatizazioaren ildoetan Elektrizitatea – Elektronika arloko atal honetan bilduko ditugun beste proiektu batzuetan dihardugu. Atal honetan deskribatuko ditugu.
Era berean, esparru hau lanbide-arlo honetako prestakuntza-zikloen gainean interesa duten gzutiek komunikatzeko gunea izatea nahi dugu.
Amaitutako proiektuak
- Energia elektrikoa neurtzeko eta kudeatzeko sistema automatiko berrien ezarpena eta kudeaketa – SMARTGRIDS (Sare adimentsuak).
Aribideko proiektuak
- Elektrizitatea – Elektronika arloa energiaren sektorean posizionatzea eta espezializatzea