Proiektu hau ospitale-inguruko ekipamenduko profesionalei eta arduradunei beren espezialitaterako araudi eta prestakuntza egokirik ezak eragindako kezkaren harira sortu zen:
- Legeria egokia, lanbideko konpetentziak antolatu eta arautzea ahalbidetu eta sektorean urteetako esperientzia duten pertsonen kualifikazioa aintzat hartzen duena (lanbide-txartela).
- Teknikariak prestatzeko planak, autonomia-erkidegoetako eta estatu-mailako erakunde ofizialek eginak; elektromedikuntzako ekipo eta sistemak muntatu eta mantentzeko lanetan diharduten pertsonei lanbide-gaikuntza eman behar diete.
Gaur egun, Elektromedikuntzako teknikariaren II. eta III. mailetako kualifikazioan onartuta daude eta maila horiei dagozkien tituluak lortzea ahalbidetzen duten prestakuntza-planak garatzeko daude.
PROIEKTUAREN HELBURUAK:
- Elektromedikuntzarekin lotura duten prestakuntza-zikloak EAEn garatu eta ezartzea.
- Ospitaletako ekipoei buruzko jakintzaren garapena, ezarpena eta transferentzia.
- Jendeak proiektuan parte har dezan sustatzea.
- Proiektua hedatzea.
Proiektuak iraun duen bitartean, hasierako helburuak aldatu egin dira.
Helburuak aldatzea Hezkuntza Ministerioak aldez aurretik egin behar zituen lanen (elektromedikuntzarekin zerikusia duten OCDak sortzea) martxaren ondorioa izan da. Izan ere, lan horiek ez ziren hasi. Aldiz, Lan Ministerioak zentzua eman dio proiektuari kualifikazioei dagozkien profesionaltasun-egiaztagirien bitartez. II. mailako elektromedikuntza-teknikariaren profesionaltasun-egiaztagiria onartu da; proiektuaren azken etapan, hain zuzen ere, horren inguruan lan egin da eta profesionaltasun-egiaztagiri horiek jomugan hartuta material didaktikoa sortu da.
Proiektuan zehar, lankidetza handia izan da elektromedikuntzarekin zerikusia duen zenbait enpresarekin. Lankidetza horren ondorioz, ekipo ugari lortu dira, baita berariazko prestakuntza irakasleentzat eta proiektua hedatzeko planaren baitan eskainiko diren ikastaroetan erabiliko diren ekipoak eta materiala ere: Lanerako prestakuntza hurrengo 3 urteetarako, elektromedikuntza-teknikariaren (2. eta 3. mailak) profesionaltasun-egiaztagirien esparruan.
Parte hartzen duten enpresak: Osakidetza, GE Healthcare, Dräger, ITC Industrias Técnicas, Kodac.
Zentro laguntzaileak: IEFPS Repélega GLHBI.
Parte hartzen duten irakasleak: Juan Carlos Quintana, Mikel Etxebarria, Gonzalo Puente, Jose Ramón Lopez, Jon Lekue, Manu Argerey, Yuri Unamuno, Enriqueta Vallejo.
Iraupena: 2007 – 2010.