Alderdi interesgarriak:
- Kultura ekintzailea sustatzea
- Ekimen ekintzailearentzako (enpresak sortzea) laguntza
- Ekintzailetzara bideratutako baliabide eta azpiegiturak
- Jarduera ekintzailea finantzatzeko iturriak
- Ekintzailetza sustatzeko ikuskera berritzaileak
- Zaintza estrategikoa Europako ingurunean
ZERBITZUAK:
Ekimen ekintzailearentzako laguntza: Urratsbat
Lanbide-heziketako ikasleek enpresak sortzeko planteatutako ekimenetarako laguntza profesionala (prestakuntza eta aholkularitza) emateko helburua du.
Buruzagitza: Tknikako Kudeaketako Berrikuntzaren arloa
Proiektu-taldea: Urratsbat proiektuaren dinamizatzailea
Iraupena: 2005etik gaur egunera arte
Kultura ekintzailea sustatzea: EEG (Europako Enpresa Gaztea)
Lanbide-heziketako curriculumean kultura ekintzailea sustatzeko helburua du. Proiektu hau ikasleen ekimena sustatzen duen ikaskuntza adierazgarriko metodologia erabiliz gauzatzen da, eta ikasleen negozio-proposamenei irtenbide erreala ematen die
Buruzagitza: Tknikako Kudeaketako Berrikuntzaren arloa
Proiektuaren hasierako lan-taldea: EEG proiektuaren dinamizatzailea
Iraupena: 2007tik gaur egunera arte
BESTE HAINBAT ZERBITZU ETA JARDUERA:
- Ekintzailetza-erakustazoka
- Enpresak kudeatzeari buruzko lehiaketa, lanbide-heziketako ikasleen artekoa
- Ekintzailetza-plataforma (Euskadi Adi)
- Ekintzailetzaren eremuko nazioarteko mugigarritasun-programak
- Ekintzaileen kanpamentuak
Lan-ildo honi buruzko informazio zehatzagoa izateko, honako esteka honetan sar zaitezke:
www.euskadiadi.hiru.com