Intranet
  
 
Esperientzia eleanitza

2007/2008 ikasturtean hasi zen Lanbide Heziketan irakaskuntza eleanitza sartzeko esperientzia gauzatzen, Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloak ematen dituzten zentro publikoetan.

Esperientzia horretan, 2006/2007 ikasturtetik lantzen den prestakuntza-plan espezifikoaren garapenak izugarrizko garrantzia du. Plan horren bidez, ingelesez ezarritako lanbide-moduluak emateko behar diren hizkuntza-konpetentziak lortzen dituzte esperientzian parte hartzen duten irakasleek.

Hona hemen prestakuntza-plan horren zenbait ezaugarri:

  • Prestakuntzaldiak 600 ordu ditu, 2 ikasturtetan banatuak, eta irakasleak 10 ordu ematen ditu astean.
  • Prestakuntza Hizkuntza Eskola Ofizialetan ematen da, talde espezifikoetan; bertan, hizkuntza oro har ikasteaz gain, parte hartzaileek dagokion hizkuntza-murgilketa egiten dute eta material didaktikoa sortzen dute.
  • Hizkuntza-maila hobetzeko egonaldiak atzerrian


 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900