Zertan dautza?
Lanbide Heziketako Euskadi txapelketak 14 skill-etako/lanbidetako ikaslerik onenak hautatuko ditu. Ikasle horiek Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko dute Estatuko txapelketan, eta munduko txapelketan (WorldSkills) eta Europako txapelketan (EuroSkills) parte hartu ahal izango dute. Txapelketa horiek honako datatan egingo dira:
- 2010eko abenduaren eta 2011ko otsailaren artean EuskoSkill. SKILL bakoitzaren arabera. Parte-hartze irekia.
- 2011ko martxoan eta apirilean SpainSkills. Madril. Euskadiko SKILL bakoitzeko irabazlea.
- 2011ko urrian eta azaroan, WorldSkills. Londres. Estatuko irabazlea.
- 2012ko udaberrian EuroSkills. Lekua definitzeke. Estatuko bigarrena.
Nork har dezake parte?
Euskadiko Berariazko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan matrikulatutako ikasleek, 1989ko abenduaren 31ren ondoren jaioek (2011/12/31n 22 urte baino gehiago ez dutenek), Mekatronika txapelketan izan ezik. Txapelketa horretan 25 urte bete dutenek ere hartu ahal izango dute parte.
Noiz izango da txapelketa?
Hautespen-probak egun bakarra iraungo du, haien berezitasunengatik bi edo hiru egun behar dituzten txapelketek izan ezik.
Hautespen-probak aurretik hautatu diren Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetan egingo dira, 2010eko abendutik 2011ko otsailera bitartean.
Zer egin behar dugu izena emateko?
Lanbide Heziketako ikastetxeek Skill bakoitzeko ikasle baten izena eman ahal izango dute, Mekatronikakoan izan ezik –azken skill horretan bi ikasleko taldeak egin ahal izango dira (horretarako bi ikasleen izena eman beharko dute, ikasle bakoitzeko inskripzio bat)–. Izenak Tknikaren WEB-orrian eman beharko dira, 2010eko irailaren 30a baino lehen.
Zein dira txapelketako Skill-ak eta non egingo dira txapelketak?
Esteka interesgarriak
Informazio gehiago behar izanez gero, posta elektroniko bidez plantea ditzakezue zalantzak: ikonde[abildua]tknika.net