Eskatzen den araudiari eta 2012tik aurrera eskatuko denari erantzuteko —orduan CE markatua aplikatu beharko da—, eta Europako araudian eta Eraikuntzako Produktuen Araudian bildutakoa betez, zur guztiari ezaugarritze-prozesua egin beharko zaio.
Gainera, Eraikuntzako Kode Teknikoan ezarrita dagoenez, “Zura” egitura-segurtasuneko agirian (DB-SEM), egiturazko erabilera izan behar duen zurak sailkatuta eta mota hauskaitz batera esleituta egon behar du.
Erronka horiek kontuan hartuta, proiektu honek zura sailkatzeko espezialisten prestakuntza sustatzen du, lan hori erraztuko duen ikasleentzako eta profesionalentzako aplikazio birtuala eginez. Lanbide Heziketako zentroen, teknologia-zentroen eta sektoreko enpresen artean harremanak ezarri nahi dira. Era berean, gaur egun ezaugarritzeko eta ondoren merkaturatzeko araudi espezifikoa ez duten eta jatorriz penintsulakoak diren zenbait zuren (laritza, pagoa, haritza, izeia,…) ezaugarritzea eta normalizazioa bultzatu nahi da.
Hona hemen proiektu honetan parte hartzen duten zentroak eta irakasleak: Bidasoa GLHBI - Mari Jose Barriola Baraibar, Paper Eskola (BTI) BHI - Jesús María Caballero Goñi
Era berean, aditzera eman behar dugu honako enpresa, elkarte eta administrazio hauek gurekin lankidetzan aritzeko prest daudela:
INIA. Nekazaritza Ikerkuntzako Institutu Nazionala; CESEFOR (Zur-zerbitzuen eta baso-sustapenaren zentroa); Euskadiko Sektore arteko Zuraren Mahaia; Espainiako PEFC, Espainiako Baso Ziurtapen eta garapen iraunkorreko Elkartea. Basoa, Gipuzkoako Baso Jabeen Elkartea. Secoma (Zuraren Merkataritza Zerbitzuak). Bizkaiko Foru Aldundia – Bizkaiko Mendi eta Natura Guneen Zuzendaritza. Nafarroako Gobernua, Ingurumen Departamentua, Baso Atala. Ademan, Nafarroako Zuraren arloko Enpresaburuen Elkartea. Arotzgi, Gipuzkoako Arotz Taldea. Confemadera, Zuraren arloko Espainiako enpresaburuen elkartea. INDITECMA: Zur-ingeniaritza. Profemadera, Zurgintza eta Altzarigintza prestakuntza-zikloetako irakasleen elkartea. Serbilan, Kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko ingeniaritza eta FABRIKAKO PRODUKZIO KONTROLA. IKT Nekazal Ingenieritza. Gipuzkoako Foru Aldundia, Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia. Donibane BHI, Iruñea.
Proiektu hau 2011-12 eta 2012-13 ikasturteetan egingo da.