Automozio-industriaren etengabeko garapen teknologikoaren ondorioz, Lanbide Heziketako irakasleak eguneratzeko eta birkalifikatzeko premia sortzen da, eta Prestakuntza Tekniko Koordinatuak (FORTECO), hain zuzen ere, premia horiei erantzuteko helburua du. Prestakuntza hori “biderkatzaile” deitzen zaien irakasleei ematen zaie, eta irakasle horiek, berriz, beren zentroko eta beren komunitateko beste irakasle batzuei helarazten diete.
Horrela, beraz, asmoa da informazio teknikoa LHko zentroetan Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentzearen arloko heziketa-zikloetan diharduten irakasle eta ikasle guztiei helaraztea, emandako ikaskuntzen kalitatean eragina izango duen efektu biderkatzailea sortuz.
FORTECO orain dela 30 urte baino gehiago hasi zen Alemanian, batez ere Bosch fabrikatzaileak gidatuta. Fabrikatzaile horrek, hain zuzen ere, Tknika eta Galiziako zein Madrilgo autonomia-erkidegoekin batera bultzatu du proiektu hau estatuan ezartzea. Gaur egun, autonomia-erkidego gehienek hartzen dute parte.
Automozio-enpresa laguntzaileen zerrenda:
- Robert Bosch España, SA
- VW-AUDI España, SA
- SEAT, SA
- BMW Group España, SA
- Mercedes Benz España, SA
- General Motors España.
- Porsche Ibérica, SA
- Ford España, SA
- Peugeot Automóviles España.

- Michelin España.
- Toyota.
- BASF Coatings, SA
- Cesvimap.
- ZF-España, SA
- Magneti Marelli.
- Renault España Comercial, SA
- MAN.