Proiektuak hiru urtez iraun zuen eta, denbora-tarte hartan, honako helburu hauek ezarri ziren: eguzki-laguntza bidezko xurgapen-sistemak ikasi, muntatu eta zehatz-mehatz ezagutzea eta hotz- nahiz bero-zikloetako irakasleen eta sektoreko profesionalen eta teknologia horrekin zerikusia duten ikastaroak ematen dituzten zentro guztien prestakuntzarako bitarteko eta materialak sortzea.
Proiektuan zehar, bertan parte hartutakoek, instalazio guztia muntatu zuten, enpresaren laguntzarekin, eta horri esker sistemari buruzko jakintza zabala lortu zuten. Era berean, gainerako irakasleak jakintza horiez jabetzea ahalbidetzeko unitate didaktikoak egin ziren. ROTARTICA enpresak jarri zuen xurgapen-makina; horrez gain, lan-taldeari hainbat prestakuntza-saio eman zion.
Proiektua amaitutakoan, hainbat prestakuntza-saio egin zen Tknikaren instalazioetan, sistema hori ematen duten irakasleentzat. Horri esker, proiektuan parte hartutakoen jakintza transferitu zen.
Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentroak: EFPS Elorrieta-Ignacio Fernandez IES Construcción Vitoria - Ramon Pedro Bayer Úbeda, IEFPS Don Bosco - Aitor Otaño Jauregi y GLHBI Tolosaledea - Mikel Arregi Urkia.
Proiektua 2005eko irailean hasi eta 2008ko uztailean amaitu zen.
Gaur egun, sortutako materialak Tknikan eskura daitezke.