Hezkuntza Marketina – Praktika komunitatea

Euskal herriko Lanbide Heziketako Ikastetxeentzat Hezkuntza Marketina gaitzat duen Praktika Komunitate bat sortzea helburu duen kudeaketa proiektua da. Tresna honen bitartez,  gure ikastetxeen marketing kudeaketaren praktika hoberenak eta ezagutza sortzea eta elkarbanatzea bilatzen da.

Proiektu honek, 2009-2010 bitartean gauzatu zen “Hezkuntza Marketina” proiektuari jarraipena ematen dio.

Proiektu honen garapenak, jarraian aipatzen diren jarduerak gauzatzea ezinbestekotzat du:

  • Praktika Komunitateen gaiaren inguruan, proiektu taldeko kideen Formazio-Ekintza Programa.
  • Hezkuntza Marketina Praktika Komunitatearen diseinua eta garapena (egitura, edukiak, arauak, tresna teknologikoak, eta abar)
  • Praktika komunitateak diseinatzeko, garatzeko eta kudeatzeko Esku liburu-Gida bat sortzea.

Aintzindaria: Tknikako Berrikuntza kudeaketan alorra.
Proiektu taldea: IEFPS Don Bosco, IEFPS Armeria Eskola, IEFPS Fadura, Escuela de Hostelería de Leioa, Cebanc, Centro Formativo de Otxarkoaga.
Proiektu kolaboratzaileak: Ángel ARBONIES, S.L. eta Tknikako IKT / eLearning alorra.
Iraupena: 2010-2011