Mundua gero eta globalizatuago dagoenez, oso garrantzitsua da antzeko gaietan lan egiten duten pertsonek elkar ezagutzeko, iritziak trukatzeko eta lankidetzaren bitartez zailtasunei aurre egiten elkarri laguntzeko aukera izatea.
Prestakuntzaren arloan, era horretako komunitateak sustatzen ari gara; izan ere, gure ustez, aurrera eramaten ari garen proiektuak garatzeko dauzkagun baliabide eta ezagutzak aprobetxatzeko modurik eraginkorrena da.
Horretarako, hainbat ikaskuntza-komunitate ditugu martxan. Komunitate horiek, komunikazio-tresna tipikoak —posta elektronikoa, esate baterako— ez ezik, gure web-orria eta zenbait plataforma —Moodle, esaterako— ere erabiltzen dituzte beren lanerako.
Ikaskuntza- eta lan-komunitate hauek garatzen ari da prestakuntzaren arloa:
- FORTECO
- Elebasque
- Prestakuntza-premien diagnostikoa