| | | | | |
2013/02/07 | Iñigo Losada / Jorge Calvo (IBEX) | Iurreta Institutua | DeskribapenaGure Windows Domeinu Kontrolatzaileak (PDC eta BDC delakoak) behar bezala konfiguratuak al ditugu? Ezbeharrik jasan ezkero, arazo larriak nolabait ekidin ditzazkegu? Windows 2000->2008 migrazio bati aurre egin diezaiokegu modu seguruan? Ikastaro honen helburua galdera hauei erantzuna ematea izango da.
Azkenaldian zenbait arazo izan dituzte ikastetxe batzuk Windows domeinuko PDCarekin. Horietako batzuk dirudienez DNSaren okerreko konfigurazio batek sortua izan liteke. Era guztietara, arazo hauei aurre egiteko hainbat modu ikusi /ikasi ditugu eta zuei ondorioak azaltzea gustatuko litzaiguke: nola ekidin arazo hauek, edo okerrenean: nola aurre egin beranduegi denean. Honekin lotuta, Windows zerbitzariaren migrazio bat egiterakoan kontutan hartu beharreko gomendioak ere aipatuko dira. DeialdiaData: 2013ko otsailak 7 Lekua: Iurreta Institutua (Iurreta) Ordua: 9:00 - 14:00 (5 ordu) Toki kopurua: gehienez 10 ikasle Hizkuntza: GAZTELERA
2012/06/28 | Peio Arreitunandia (Elgoibar IMH) | Iurreta Institutua | DeskribapenaRSnapshot segurtasun kopiak egiteko tresna da. Segurtasun kopiak diskoan espazioa optimizatuz gordetzea lortzen du, aldatutako fitxategiak bakarrik kopiatuz. Eta hala ere, kopia oso bat berreskuratzea une bateko gauza izan daiteke! Ikastaroaren helburua RSnapshot ezagutzea da eta tresna honetan oinarrituz segurtasun kopia sistema integral bat montatzea. Informazio gehiago: Peio Arreitunandiak Tknikako aldizkarirako idatzitako artikulua DeialdiaData: 2012ko ekainak 28 Lekua: Iurreta Institutua (Iurreta) Ordua: 9:00 - 14:00 (5 ordu) Toki kopurua: gehienez 10 ikasle Hizkuntza: GAZTELERA
2012/05/24 | Peio Arreitunandia (Elgoibar IMH) | Iurreta Institutua | DeskribapenaRSnapshot segurtasun kopiak egiteko tresna da. Segurtasun kopiak diskoan espazioa optimizatuz gordetzea lortzen du, aldatutako fitxategiak bakarrik kopiatuz. Eta hala ere, kopia oso bat berreskuratzea une bateko gauza izan daiteke! Ikastaroaren helburua RSnapshot ezagutzea da eta tresna honetan oinarrituz segurtasun kopia sistema integral bat montatzea. DeialdiaData: 2012ko maiatzak 24 Lekua: Iurreta Institutua (Iurreta) Ordua: 9:00 - 14:00 (5 ordu) Toki kopurua: gehienez 10 ikasle Hizkuntza: EUSKARA
2012/02/02 eta 2012/02/09 | Iñigo Losada (Ibex) | Tknika (Errenteria) | Deskribapena Ikastaro honen helburua oinarrizko proxmox ikastaroa zakontzea da. Zerbitzaileen birtualizazioa kudeatu eta optimizatu. DeialdiaData: 2012ko otsailak 2 eta 9 Lekua: Tknika (Errenteria) Ordua: 9:00 - 14:00 (guztira 10 ordu) Toki kopurua: gehienez 10 ikasle
2011/11/24 | Iñigo Losada (Ibex) | Tknika (Errenteria) | Deskribapena “Proxmox Virtual Enmironment” Software Askeko birtualizazio plataforma da. Debian sistema eragilean dago oinarritua eta zerbitzari batean instalatuz gero, Makina Birtualak (KVM eta OpenVZ motakoak) modu errezean sortzeko eta kudeatzeko aukera emango digu web interfaz baten bidez. Lan saioan Proxmox bat instalatuko dugu, makina birtualak sortu, eta zerbitzariaren beste zenbait aukera ikusiko ditugu. DeialdiaData: 2011ko azaroak 24 Lekua: Tknika (Errenteria) Ordua: 9:00 - 14:00 (5 ordu) Toki kopurua: gehienez 10 ikasle
2011/11/17 | Iñigo Losada (Ibex) | Tknika (Errenteria) | Deskribapena “Firewall Builder” Unix/Iptables sisteman oinarritutako suhesiak kudeatzeko aplikazio grafikoa da. Ikastaroaren helburua aplikazioaren erabileran trebatzea da; portuak itxi/zabaldu, NAT egin, trafikoaren loga aktibatu, erroreak konpondu, etab... DeialdiaData: 2011ko azaroak 17 Lekua: Tknika (Errenteria) Ordua: 9:00 - 14:00 (5 ordu) Toki kopurua: gehienez 10 ikasle
2011/05/13 | Juan Carlos Molinero (Armeria Eskola) | Tknika (Errenteria) | DeskribapenaGaur egun erabiltzen den IP teknologia (4 bertsioa) zaharkitua gelditu da eta honen erabilpenean azaldu diren arazoei irtenbide bat emateko IPv6 delako teknologia argitaratu zen duela urte batzuk. Tamalez, teknologia berri honen ezarketa munduan nahi baina gehiago atzeratzen ari da hainbat arrazoiengatik. Atzerapen honen arrazoi horietako bat teknologia berriaren formakuntza eza edo ezagutza eza da. Ezinbestekoa da kudeaketa eta zerbitzu informatikoekin estuki lotuta dauden pertsonak IPv6 teknologiaren oinarrizko ezagutza bat izatea, baita bi teknologien arteko migrazio prozesuen ingurukoa ere. Ekitaldi honen helburu nagusia IPv6 teknologia zer den eta haren ezarketak nola eragingo digun azaltzea da. Bestalde, iaz Tknikan garatutako IPv6 teknologiaren didaktikotze proiektuko materiala zabaltzeko asmoa ere badago. DeialdiaData: 2011ko maiatzak 13 Lekua: Tknika (Errenteria) Ordua: 9:30 - 12:00 (2,5 ordu) Ikasle kop.: gehienez 70 pertsona
2011/04/14 | Iñigo Losada (Ibex) / Javier Sanjose (Ibex) | Tknika (Errenteria) | DeskribapenaOndo egiten al dituzu zure LDAP edo Active Directory-ren segurtasun kopiak? Eta zure MySQL edo SQLServer datubase zerbitzarien datuen kopiak? Ez zaude ziur behar duzunean datuak errekuperatu ahal izango dituzun? Kopia horiek egiteko modu egokiagorik badagoen jakin nahi? Lan saio honen xedea datu mota horien segurtasun kopiak egiteko eta errekuperatzeko moduak aztertzea eta praktikan jartzea da. DeialdiaData: 2011ko apirilak 14 Lekua: Tknika (Errenteria) Ordua: 9:00 - 14:00 (5 ordu) Toki kopurua: gehienez 10 ikasle
2011/03/31 | Iñigo Losada (Ibex) | Iurreta GLHB Institutua (Iurreta) | DeskribapenaInternetera ezin sartu eta ez dakizu non dagoen arazoa? Barneko sarean mozketak edo asetasun-egoerak dituzu? Antzeko arazoak buruhausteak ematen dizkigute sare administrarioi. Lan saio honen helburua tresna eta trikimailu sorta bat ezagutaraztea da, arazoak antzematen, diagnostikatzen eta konpontzen lagunduko digutenak. DeialdiaData: 2011ko martxoak 31 Lekua: Iurreta GLHB Institutua (Iurreta) Ordua: 9:00 - 14:00 (5 ordu) Toki kopurua: gehienez 10 ikasle
2011/03/17 eta 2011/03/24 | Iñigo Losada (Ibex) | Mendizabala (Vitoria-Gasteiz) | Deskribapena¿Zure erakundeko datuak leku bakar batean elkartu nahiko zenituzke? ¿NAS/SAN sistemak garestiegiak iruditzen zaizkizu? OpenFiler aplikazioari esker ordenagailu arrunt bat NAS/SAN sistema batean bihurtu dezakegu eta, hortaz, bertako datuak modu ezberdinetan elkarbanatu ahal izango ditugu gure sarean. Software askea da eta web interfaz baten bitartez kudeatzen da. Lan saio honen helburua, betiko biltegiratze arazoei soluzio posible bat ematea da, merkea eta kudeatzeko erraza. DeialdiaData: 2011ko martxoak 17 eta 24 Lekua: Mendizabala (Vitoria-Gasteiz) Ordua: 9:00 - 14:00 (guztira, 10 ordu) Toki kopurua: gehienez 10 ikasle
2011/02/17 | Iñigo Losada (Ibex) | Mendizabala (Vitoria-Gasteiz) | Deskribapena¿Zure ikastetxeko sarea handitu behar duzu? ¿Switch berri bat erosi behar duzu baina ez dakizu nola konfiguratu? ¿Ez dakizu zer diren VLANak? ¿Bi switchen arteko banda zabalera handitu nahi duzu baina ez dakizu nola egin? Swtichak kudeatzeko oinarrizko ikastaro honen helburua egungo switchek eskeintzen dituzten aukera ezberdinak aztertzea da. DeialdiaData: 2011ko otsailak 17, osteguna Lekua: Mendizabala (Vitoria-Gasteiz) Ordua: 9:00 - 14:00 (5 ordu) Toki kopurua: 10 ikasle gehienez
2011/02/03 | Iñigo Losada (Ibex) | Tknika (Errenteria) |
2010/12/16 | Iñigo Losada (Ibex) | Mendizabala G.L.H.B.I (Gasteiz) |
2010eko Azaroak 10 (TKNIKA) edo 2011 Otsailak 2 (Erandio) | Nazaret Zentroa | TKNIKA edo Erandio | Zuberoa (TKNIKA) Formazio ekintzaren testuingurua
TKNIKAn irakaskuntza plataformen erabilera suspertzen ari gara, bai bertaratze formatuan, baita elearning formatuan ere. Aurreko ikasturtetan, Moodle plataformaren oinarrizko erabilerara bideratutako ikastaroak eskaini ditugu, bai irakaslearen ikuspuntua landuz, baita plataforma kudeatzailearen rola landuz.
Ikasturte honetan, plataformaren erabilera indartu nahi dugunez, ikastetxeetan trakzio-lana egin dezaketenen formazioa indartu nahi dugu. Hori dela eta, IKT dinamizatzaileei zuzendutako ikastaro bat antolatu dugu, baina dinamizatzaileak uste badu egokiagoa dela beste norbait etortzea, berak proposatutako pertsona etorri daiteke. Ikastaroaren hedapena handiena lortzeko, ez da onartuko ikastetxe batetik bigarren parte-hartzaile bat plaza librerik ez balego.
| | | |