Intranet
  
 
IP konbergentzia

Helburua hau izan da: IP telefonian lortutako esperientzia kapitalizatzea, eta, produktibitate hobea lortzeko estrategia gisa orain arte desberdinak izan diren ahots-, irudi- eta datu-sareak sare bakarrean biltzeko joera teknologikoan oinarrituta, esperientzia hori prestakuntza-zentroetan aplikatzea, bertako kudeaketa hobetzeko eta bertako langileen gogobetetzea areagotzeko.

Proiektu honetan Zimbra eta Liferay aplikazioak Asterisk teknologiarekin lotu dira, hainbat aukera izateko, hala nola aribideko deiari buruzko informazioa eta kontrola, datuak artxibatzeko aukera, klik bakarra eginez deiak hastea, egindako komunikazioen historia, etab.

Hona hemen proiektu honetan parte hartu zuten zentro eta irakasle laguntzaileak:  IEFPS Mendizabala GLHBI – Joseba Arrieta Basterra, IEFPS Bidasoa GLHBI - Luzio Egiguren Ganboa eta Gaizka Bilbao Navarro, IEFPS Armeria Eskola GLHBI – Aitor Arizmendiarrieta Alberdi.

Honako enpresa hauen lankidetza eta laguntza ere izan ditugu: Iten, Irontec, Zylk, Telecomunicaciones Vitoria, Nortelec.

Deiak Zimbratik zuzenean egiteko zimlet-a dugu, baita informazioa Liferay-n oinarritutako atarira transferitzen duten portlet-ak ere. Era berean, urrutitik erabiltzeko ekipamenduak sortzea bultzatu da, hala nola IP telefonia eta LTDa.

Garatutako aplikazio eta ekipo horiek irakasleek eta ikastetxeek erabil ditzakete.

Proiektua 2006-07 eta 2008-2009 ikasturteetan egin da.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900