Intranet
  
 
Mikrokogenerazioko ekipoak hirugarren sektorean eta bizitokikoan txertatzea

Ezarpen-ahalmenari buruz Europa mailan egin diren azterlanak kontuan izanik, mikrokogenerazioko ekipoak gero eta gehiago erabiliko dira eskaera termiko handia duten eraikinetan, hala nola sistema zentralizatuak dituzten etxebizitzetan, hoteletan, ospitaleetan eta eraikin publikoetan, besteak beste.Sistema horiek aldi berean elektrizitatea eta bero erabilgarria sortzea ahalbidetzen dute, eta, eguzki-energia fotovoltaikoarekin eta minigenerazio eolikoarekin batera, mikrogenerazio-sistemen zati izanik, eta etorkizuneko sare elektriko adimentsuak kudeatuko dituen energia banatuko sistema berrien oinarria dira.

Proiektu honen helburua da familia bakarreko etxebizitzetan mikrokogenerazioko ekipoak ezartzearen bideragarritasuna aztertzea eta ekipo eta sistema guztien ezaugarriak aztertu eta deskribatzea, horren ondoren jakintza hori lanbide-heziketaren barruan transmititzeko, “Instalazioa eta Mantentzea” eta “Energia eta Ura” lanbide-arloen bitartez.

Zentro laguntzaileak:
DON BOSCO GLHBI – Josune Escudero
USURBIL GLHBI. – Imanol Gabellanes
UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLA - Xabier Txurruka

Iraupena: 2011 – 2013

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900