Intranet
  
 
Geotermia. Teknopolis saioa

Bideoa ikusteko zailtasunak baldin badituzu HEMEN ere ikus dezakezu.

Aprobetxamendu geotermikoko energia-sistemen integrazioa

Proiektu honen helburua da bero- eta hotz-ekoizpenean ura-ura ponpa baten bitartez ahalik eta errendimendurik handiena lortzea. Hain zuzen ere, udan eguzki-erradiazioa txikia denean hotz-ekoizpena osatuko da eta urteko edozein sasoitan beroa energia-efizientzia handiz sortzea ahalbidetuko da (COP ≥ 4).

Aplikazio geotermikoa industria- eta girotze-sektoreetan aukera eta erabilera ugari dituen teknologia da; izan ere, lur-masan bero kantitate handia metatuta baitago.

Gure asmoa hau aztertzea da: Tknikako xurgapen-instalazioaren ondoko eremuan zundaketa bertikaleko instalazio bat jartzeko aukera, instalazio horren bideragarritasuna eta instalazio hori konpresioko eta xurgapeneko instalazio misto batean txertatzea beroa eta hotza sortzeko.

Eguzki-plaka termikoek sortutako soberako beroaz hotza sortzeko instalazioa jarri ondoren, argi ikusi dugu xurgapenean sortutako beroaren xahutzean (ROTARTICA) hobe daitezkeela parametroak. Energia-efizientzia hobetzeko, bero geotermikoaren hustubide bat eduki behar da, eta horrexek justifikatzen du, hain zuzen ere, proiektuaren lehen zatia.

Proiektu honetan KRONOS enpresaren lankidetza dugu. Kronosek zundak instalatu dizkigu eta NIBEren bero-ponpa jarri digu.


Proiektu honen ondorioak eta hartatik sortzen diren ikastaro eta materialak sektoreko profesionalei eta hotzeko nahiz beroko zikloetako LHko irakasleei bideratuta daude.

Hona hemen proiektu honetan parte hartzen duten zentro eta irakasle laguntzaileak:   Construcción Vitoria - Ramon Pedro Bayer Úbeda, Don Bosco - Aitor Otaño Jauregi, eta Tolosaldea - Mikel Arregi Urkia.


Proiektuaren amaiera-data hau izango da: 2011-2012 ikasturtearen amaiera.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900