Hurrengo egunetan Europako herrialde desberdinetako Lanbide Heziketako aditu talde batzuk TKNIKAn izango ditugu bisitan:
1) Urriaren 27an, Herberetatik ROC Eindhoven Lanbide Heziketako ikastetxeko 15 zuzendarien bisita izango dugu TKNIKAn. Ikastetxe honek 25.000 ikasle ditu Herbereetako Kanpur desberdinetanh. Bisitan, TKNIKAINNOVA modeloa, jorratzen ari diren proiektuak, ekintzailetasunaren inguruan joarratzen ari diren programak eta Euskal Erkidego Autonomoan mugikortasuna nola dagoen antolatuta ikusteko integes berezia azaldu digute.
2) Azaroaren 8an, TA3 (Transatlantic and Technological Alliance) nazioarteko sareko europear arduradunak izango ditugu gure artean. Bisitaren helburu nagusia, 2011ko maiatzean, Donostian TKNIKAk antolatuko duen TA3 nazioarteko sarearen urteroko konferentziaren edukinak eta antolaketa eredua finkatzeko izango da. 2o kide Europear eta beste 20 Estatu Batuar espero dira konferentziarako. TKNIKAINNOVA modeloa eta EHUrekin batera jorratzen ari garen CREANOVA proiektua ere ajendan egongo dira.
3) Azaroaren 22an, Finlandiako Kainuu Vocational College ikastetxeko zuzendaritzako bi kideen bisitaldia jasoko dugu. TKNIKAko tailerrak eta garatzen ari garen proiektuak ezagutu nahi dute eta zenbait ikastetxe bisitatuko dituzte Euskal Herrian dauden bitartean.