Ebentuak

Ikastaroa: Makina-erreminta egoeraren egiaztapen teknika aurreratuak

2014/06/25-28 | IMH - Elgoibar |

Azken bi urteotan makina-erremintaren monitorizazioari buruzko proiektua landu dugu Tknikan. Proiektu honen barruan garatutako material didaktikoaren aurkezpena eta erabilitako ekipamenduaren funtzionamendua ezagutarazteko ondorengo ikastaroa prestatu dugu, makina-erreminten muntaia eta mantenu arloan interesa duten pertsonei zuzendua.
Orokorrean, makina-erreminta baten errendimendu eta prezisioa bermatzen duten hainbat faktore egiaztatzeko erabilgarriak diren neurketa teknikak landu ditugu proiektuan, oinarrizkoenetatik hasita, teknologia aurreratuko tresneria erabiltzen dituztenerarte.

Datak: Ekainak 25, 26 eta 27

Lekua: IMH, Elgoibar
Ordutegia: 9:00 - 14:00
Plaza kopurua: gehienez 12

Irakasleak:

  • Iñaki Iraola (IMH – Elgoibar)
  • Asier Urionabarrenetxea (MAI – Bergara)
  • Gorka Carro (UGLE – Zumarraga)

Egitaraua:
1 eguna:

  • Proiektuaren aurkezpena
  • Garatutako material didaktikoaren aurkezpena
  • Makinen nibelazioa
  • Egiaztapen geometrikoak (konparazio bidezko metodoak)
  • Laser bidezko interferometria
    • Ekipo eta softwarearen azalpena
    • Zuzentasun egiaztapena makinan

2 eguna:

  • Laser bidezko interferometria (jarraipena)
    • Egiaztapen lineala makinan
    • Egiaztapen angeluarra makinan

3 eguna:

  • Ballbar egiaztapena
    • Ekipo eta softwarearen azalpena
    • Ballbar egiaztapena makinan
2013-12- 03 | Teknologiara Atea - SMC