IKASTEKO METODO ETA PROZESUEI BURUZKO IKERKETA ARLOA

Ikaskuntza da pertsonen garapen pertsonal, sozial eta profesionalerako benetako palanka, baita pertsonek aurre egin behar izaten dieten lehiaketako eta kohesio sozialeko erronkei erantzuteko tresnarik indartsuena ere. Dagoeneko, ikastea jakintzaren gizartearen trebetasunik garrantzitsuena bihurtu da.
 
Ildo horretan, Lanbide Heziketa funtsezkoa da ikasleei bizi diren inguruneetara egokitutako lanbide?konpetentziak garatzea errazten dieten ikaskuntza?agertokien garapenean.
 
Arlo honen helburua da Lanbide Heziketaren gehieneko ahalmena lortzea ahalbidetzen duten ikaskuntza?agertoki berriak ikertzea, diseinatzea eta esperimentatzea, kudeaketari, antolakuntzari, baliabideei, metodologiei eta tresnei dagozkien alderdiak biltzen dituzten formulak baliatuz.
 
Agertoki horiek irakasle nahiz ikasleen rolak aldatzea ahalbidetu behar dute. Irakasleei ikasgelan lidergo berria izatea ahalbidetu behar diete, ikasleei ikuspegi praktiko, kritiko, sortzaile eta berritzaile batean oinarrituta ikasteko eta beren ikaskuntza?prozesuan paper aktiboa izateko, betiere ikaskideekiko lankidetzan.
 
Gainera, agertoki horiek produkzio?munduaren eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko interakzioa sustatu behar dute ahalik eta gehien, ikasleek beren konpetentziak esparrurik egokienean gara ditzaten.
 
Helburu horri begira, honako ildo hauek lantzen ari gara:
  • Ikasteko inguruneak eta metodologiak
  • eTresnak
  • Prestakuntzaren transferentzia