Partaidetzazko ikaskuntzarako teknologia

Arlo honen helburua da lanbide-heziketako zentroetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien ezarpen eta erabilera eraginkorra bultzatu eta erraztea.

Horri dagokionez, bi erronka handi ditu: bata, teknologia berrien erabileran ondo moldatzeko irakasleei behar den kualifikazioa ematea. Eta bestea, IKTek ematen dituzten ahalik eta aukera gehienak aprobetxatzea ikaskuntzaren eta kudeaketaren arlo eta eremu guztietan, arazoak bilatzeko eta konpontzeko nahiz talde-lanean aritzeko jarrera proaktiboa erraztearren.

Arlo honetan, honako lan-ildo hauek gauzatzen ari dira:

  • Kudeaketa-aplikazioen garapena, modu autonomoan edo Hezkuntza Saileko beste hainbat zuzendaritzarekiko lankidetzan. Lan horren emaitza gisa, hainbat aplikazio sortu da, hala nola Ikasgune, zentroen Intraneta-Extraneta, etab.
  • Laguntza-taldeak.
  • Ikasketa prozesuan IKTen sustapenean babesa eta esperimentazioa.
  • IKATE, zentroetako IKT dinamizatzaileen koordinazioaz arduratzen dena.
  • ELKARNET, zentroetako sare-administratzaileen koordinazioaz arduratzen dena.