Berrikuntza kudeaketatik hasten da

Arlo honen helburua da lanbide-heziketako zentroen eraldaketa eta hobekuntzarako laguntza ematea, kudeaketan berrikuntzak ezartzeko prozesua azkartuz. Horretarako, askotariko jarduerak egiten dira zaintza gauzatzeko, sormena bultzatzeko, ideiak garatzeko, berrikuntza-proiektuak kudeatzeko eta proiektu horien emaitzak transferitzeko.

Kudeaketa da arrakasta duen proiektu ororen gakoa. Lanbide-heziketako berrikuntza zentroen kudeaketatik hasten da. Bai prestakuntza-zentroak, bai proiektu berriak, efizientzia eta partaidetza handiagoko ereduez kudeatzen dira. Horrez gain, eredu horiek gero eta gehiago egokitzen dira gero eta konplexuagoa eta aldakorragoa den errealitatera. Kudeaketako eredu eta ikuskera horiek pertsonen talentua aprobetxatu eta erakundearen baliabideak optimizatzen dituzte. Horri esker, emaitza hobeak lortzen dira.

Arlo honetan, proiektu berriak garatu eta zerbitzuak ematen zaizkie LHko zentroei, Tknikako gainerako arloei eta Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzari.

LAN ILDOAK:

Arlo honetako lan-ildo guztiak lanbide-heziketako zentroak garatzen ari diren eraldaketa- eta hobekuntza-prozesuetarako laguntza ematera eta prozesu horiek bultzatzera bideratuta daude, betiere ekonomia- eta gizarte-inguruneko gero eta eskakizun zorrotz eta konplexuagoei erantzutearren.

Helburu hori aintzat hartuta, honako ildo hauek lantzen ari gara:

  1. Kudeaketa aurreratuko eredu eta sistemak.
  2. Pertsonen kudeaketa.
  3. Antolamoldearen plangintza eta ebaluazioa.
  4. Antolamolde-aldaketaren kudeaketa.
  5. Berrikuntzaren kudeaketa.
  6. Sareko lana eta aliantzen kudeaketa.
  7. Nazioartekotzea.
  8. Ekintzailetza.

    Ildo bakoitzak helburu hauek ditu: arloko barne-konpetentziak garatzeko informazio adierazgarria izango dela bermatzea eta zentroei balioa emango dieten emaitzak izango dituzten proiektu eta zerbitzu berritzaileak diseinatzea.