Teknologia berriak, aukera berriak

Teknologiaren aurrerapenak gizarte- nahiz ekonomia-arloko aldaketa garrantzitsuen erritmoa markatzen du Teknologia berrikuntzaren eta lanbide-heziketaren baitako funtsezko pieza da.

Horri dagokionez, arlo honen helburua da teknologia bat sortzen denetik gizarteak haren onura lortzen duen arteko denbora-tartea murriztea.

Berrikuntza teknologikoei oso adi egotea da gure lana; era berean, berrikuntza horiek aukera guztiak arakatu eta prestakuntzan, produkzioan edo negozio berrien sorreran izan litzaketen erabilera aztertu behar dugu. Ondoren, berrikuntza horiek menderatu eta garatu egin behar ditugu. Eta azkenik, gure jakintza gizarteari helarazi behar diogu, efizientziaz, LHko zentroen bitartez.

Erronka horri heltzeko, arlo hau hainbat proiektu garatzen duten lan-ildoetan banatzen da. Proiektuak sarean lantzen dira eta lanbide-heziketako zentroen sarea protagonista da proiektuen garapenean, baita sortutako jakintza enpresei eta oro har EAEko gizarteari transferitzeko baliabide nagusia ere.

 

Proiektuak garatzeko lan-ildoez gain, arlo honetan beste ekimen batzuk koordinatzen ditugu. Aipagarrienetako bat EUSKOSKILLS direlakoak antolatzea da. Era berean, hainbat zerbitzu ematen dugu:

  • Zentroentzako aholkularitza.
  • Tknikaren baliabideak uztea.
  • Proiektuen emaitzen transferentzia eta banaketa.
  • Irakasleentzako jardunaldi teknikoen antolaketa.
  • Europako proiektuei buruzko aholkularitza eta laguntza zentroentzat eta zentroekin proiektu horietan parte hartzea.


Antolaketa horren izateko arrazoia, batetik, gizartearen premia berriei erantzuten dien eskaintza eguneratua edukitzea da, eta, bestetik, enplegua sortzea sustatzen duten proiektuak hasi eta garatzeko aukera berriak antzematea.