Intranet
  
 
Lanbide Heziketako Ikastetxeen nazioartekotzea

Ikastetxeen nazioarteko benetako estrategia baterako tresnak, baliabideak eta ikuspegiak proposatuz, Lanbide Heziketako Ikastetxeen nazioarteko kudeaketan  jauzi kualitatibo bat sortzea helburua duen kudeaketa proiektua da.

Proiektu honen garapenak honako jarduerak gauzatzea aurreikusten du.:

  • Nazioarteko kudeaketari dagokionez, Lanbide Heziketako Ikastetxeen gaur egungo egoera aztertzea.
  • Epe motz, ertain eta luzerako hobekuntza arlo desberdinak identifikatuz, aipaturiko ikerketaren emaitzak aztertzea
  • Ikerketan identifikaturiko lehentasunak bere barne hartzen dituen jarduera multzoa jasotzen duen eta nazioartekotze estrategia batean aurrerantz egitea ahalbidetzen duen Nazioartekotze Plan bat Lanbide Heziketako Ikastexeekin partaidetza  estuan osatzea.
  • Nazioartekotze Planen jarraipena eta dagokion ebaluazio eta berrikuspena egitea.

Aintzindaria: Nazioarteko harremanetarako dinamizatzailea.
Hasierako proiektu taldea: Nazioarteko harremanetarako dinamizatzailea, Berrikuntza Kudeaketan alorreko koordinatzailea eta Tknikako Zuzendaria.
Proiektuko kolaboratzaileak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako IKASLAN-ak, HETEL eta AICE.
Iraupena: 2010-2012

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900