Proiektu honek piezak lotzearen inguruko zenbait problematikari helduko dio, hain zuzen ere mekanizatu behar diren piezentzat merkatuan eskura daitezkeen era guztietako lotura-sistemei buruzko zenbait problematikari.
Mekanizazioa lantzen den moduluetan erabilitako edukiak hobetzeko proposamen berritzailea garatuko da, betiere loturari dagokionez. Eta proposamen horrek, ikuspegi pedagogikoaz gain, eduki teknologiko berri eta gaurkoak bilduko ditu.
Proiektuak era askotako pieza eta makinentzako askotariko lotura-sistemen ezaugarriak eta prestazioak aztertuko ditu. Horrez gain, hainbat lotura-sistemaz eta lotu beharreko hainbat piezaz osatutako tresna-kit bat garatuko du, ikasleak, alderdi teorikoak ezagutzeaz gain, tresna horiek erabil ditzan, lotura-sistema horien nondik norakoak ulertu eta ikasteko.
Proiektu honen azken produktuak kontzeptuzko alderdi bat (material didaktikoa) eta praktika errealeko bilduma bat (lotura-praktiken modulua, euskarri fisikoan nahiz birtualean) izango ditu.
Enpresa laguntzaileak: Fresmak
Parte hartu duten zentro eta irakasleak:
Luis Mariano Ochoa de Eribe - Diocesanas (Vitoria-Gasteiz),
Jon Solatxi - Txorierri (Derio)
Iraupena: 2010 – 2012.