Gure inguruko enpresen errealitatean mantentze prediktiboa aplikazio mugatua bazen ere, mantentze mota honek izan duen hedapen eta gaur egun duen garrantzia ukaezina da. Mantentze mota hau goi mailako teknikari eta exijentzi maila altuko lanekin lotzen da eta gure erronka horrelako lanak egiteko teknikariak formatzea da. Bestalde, prediktiboan, garai batean erabiltzen ziren teknika eta ekipamenduak langilearen formazio berezia eskatzen zuten eta gehienetan lan horretan espezialistak izatea ezinbestekoa zen. Gure ustez, ikasleak prediktiboan neurketak egiteko gai izan behar dute eta neurketa horiek egiterakoan aplikazio, teknika eta erreminta desberdinak ezagutu behar dituzte. Hauetaz gain, datuen interpretazio arina egiteko gai izan behar badute ere, analisi sakonak egiteko gaitasuna lehen aipatutako espezializazioa eskatzen du.
Gai honetan gehiago sakontzeko beharra ondorengo aldagaien arabera justifikatzen dugu:
- Mantentze prediktiboaren erabilpena handitu denez, ikasleek, prediktiboaren teknikak eta bakoitzaren ezaugarriak ezagutu behar dituzte. Formazio honen hasierako helburua prediktiboaren kultura bat sortzea delarik.
- OCD k gai honen inguruan egiten dituen aipamenak: lanerako beharrezkoak diren teknikak ulertu eta menperatzea aipatzen da gai ezberdinetan eta matxuren diagnosi eta analisiarekin lotu nahi ditugu unitate berri hauek.
Proiektu honetako helburu nagusiak hauek dira: alde batetik, prediktiboko teknikak identifikatu eta bertan erabiltzen diren ekipo, aplikazio, teknika eta erremintak menperatu eta beraiekin lortutako emaitzen interpretazio egokiak egitea, eta bestetik, arautuko zein ez arautuko ikasleekin gai hau lantzeko beharrezkoak diren unitateak (teorikoak eta praktikoak) sortu eta ikastaroak eskaintzea.
Eenpresa laguntzaileak: Papresa, Kluber.
Parte hartu duten Zentroak:
IEFPS Don Bosco GLHBI – Ruben Guenetxea – Ricardo Martin
IEFPS Zaraobe GLHBI – Alexander Basterretxea
Urola Garaiko Lanbide Eskola – Jon Andoni Torquemada
Iraupena: 2010 – 2012.