Neurketa-teknika berrien bilakaerak kontakturik gabeko datu-erregistroranzko joera du. Teknologia berri horrek lehen ezinezkoak edo izugarri zailak ziren neurketak egitea ahalbidetzen du. Adibide gisa, sektore eolikoko bolumen handien neurketa aipa genezake. Besteak beste plastikoaren industrian, dekoletajean eta estanpazioan ere baditu aplikazioak.
EAEn, teknologia hori erabiltzen duten industrien kopurua hazi egin da azken urteotan, dibertsifikazioaren ondorioz.
Horregatik, beharrezkotzat jo zen teknologia horren azterketa, diseinu eta garapenera bideratutako proiektu bat egitea.
Proiektuaren emaitzak
- “MMC bidezko neurketa egungo metrologian” DVDa, honako eduki hauek bilduta:
- Perdoien interpretazioa
- MMCko neurketa-prozesuak
- MMC ezagutzea
- Tknikak Romer beso eramangarria erosi du kontaktu bidezko eta kontakturik gabeko neurketarako, eta LHko zentro guztien eskura jarri du, erabil dezaten.
Parte hartutako enpresak: Sariki S.A., Hexagon Metrology.
Zentro laguntzaileak:
Ander Elola, Imanol Iturria - IMH (Elgoibar),
Igor Urkiola - Tolosaldea (Tolosa),
Mikel Atxega - M. Altuna (Bergara),
Joseba Vildosola - Nicolas Larburu (Barakaldo).
Iraupena: 2007 – 2009.