Proiektu honen helburua da mikrosistema eta pieza txiki eta arinen diseinu eta fabrikaziorako proposamen berritzailea sortzea. Proposamen hori lanbide-heziketako zentroen eta eremu honetan barne-prestakuntzaren premian dauden enpresen premiei erantzutera begira egingo da.
Teknologia hori gaur egun etengabe hazten ari da. Gero eta pieza txikiagoak —betiere kalitate eta doitasun handikoak— erabiltzea ezinbestekoa da gaur egun produktu eta zerbitzu efizienteak eskaintzeko, batez ere honako sektore hauetan: automozioa, sektore aeroespaziala, medikuntza, etab. Premia horien garapenak osagaiak eta produktuak mikroeskalan fabrikatzeko eskaera areagotzea ekarri du.
Nabarmendu behar da mikrofabrikazioak eta nanofabrikazioak garrantzi handia hartu dutela; horri dagokionez, Erkidegoko ikerketako Europako Batzordearen 7. Esparru Programako ildo estrategikoetako bat da, lankidetza-ikerketako programaren baitan betiere: nanozientziak, nanoteknologiak, materialak eta produkzio-teknologia berriak.
Asmoa da mikrofabrikazioan erabilitako teknologiak, joerak, produkzio-sektoreak, fabrikatutako pieza motak, ekipamenduak, aukerak, etab., aztertzea; mikrofabrikazioa ultradoitasunarekin lortzea; eta material didaktikoa sortzea, teknologia horiek LHaren hainbat eremutan txertatzeko (mekanizazioa, konformazioa, plastiko-injekzioa, etab.). Helburua da teknologia berri horiek barnean hartzen dituzten prestakuntza-planak eskaintzea.
Enpresa laguntzaileak: Mondragon Unibertsitatea,
Parte hartu duten zentro eta irakasleak:
Fernando Hernandez - Armeria Eskola (Eibar),
Enrike Azpiazu, Eugenio Alles - M. Altuna (Bergara),
Ruben Odriozola - Imh (Elgoibar).
Iraupena: 2009 – 2012.