Proiektu honek altzarien diseinua sustatu eta bultzatzen du, berrikuntzako eta bereizketako funtsezko faktore gisa. Horretarako, zentzu zabaleko ekodiseinura bideratutako prestakuntzan oinarritzen da batez ere (produktuaren bizi-zikloaren fase guztietan material ekologiko, birziklagarri, ez-kutsatzaile eta ez-toxikoak erabiliz, energia-efizientzia kontuan izanik, etab.).
Sektoreko esparru guztiak ados daude ikuspegi horrekin, eta ekodiseinuaren kontzeptu berritzailearen arabera diseinatzaile berriak prestatzeko premia ikusi dute. Horretarako, laguntza teknikoa eskaini digute. Ildo horrekin bat egin dute Eusko Jaurlaritzak (legeria bidez), fabrikatzaileen elkarteek (ENBOR-ek esaterako), ikerketa-zentroek (hala nola AIDIMA eta CIDEMCO zentroek), irakasle-elkarteek (PROFEMADERA izenekoak, esaterako), aroztegi eta altzarigintzako enpresari-elkarteek (hala nola AROTZGIk) eta prestakuntza-zentroek.
Ekodiseinua sektoreko punta-puntako enpresen faktore bereizgarria da gaur egun. Altzari-industriak altzariak ekodiseinuko metodologiak erabiliz egiteko joera hartu du, gizartea gero eta sentsibilizatuago dagoenez, haren eskaerari erantzuteko. Joera horren adibide gisa, ikusi besterik ez dago estamentu publikoek kontzeptu horiek ekipamendurako egiten dituzten lehiaketa publikoetan txertatzen dituztela. Ekodiseinuak EAEko altzarigintza-sektorean hartzen ari den garrantzia abangoardiako enpresen (Akaba, Burdinola, Ofila, Geromobel, etab.) esperientzietan ikusten da. Enpresa horiek guztiak IHOBEk zuzendutako Ekodiseinu Planaren baitan daude.
Parte hartzen duten enpresak: Zehazteke ENBOR, AIDIMA, IHOBE, CEMER, CIDEMCO, AROTZGI.
Zentro laguntzaileak: Easo Politeknikoa GLHBI, IEFPS BIDASOA.
Parte hartzen duten irakasleak: Marian Guisasola, Juan Carlos Alonso, Mari Jose Barriola, Fco. Javier Gonzalez.
Iraupena: 2009 – 2012.