Intranet
  
 
Motor hibridoak

Hurrengo urteetan, automobil-industrian funtsezko aldaketak izango dira, eta ingurumen-erregulazioa izango da aldaketa horien baldintzatzaile nagusia. Asko hitz egiten da ibilgailu elektrikoari buruz, baina merkatuan ezartzen den arte, gero eta gehiago ohitu beharko dugu errepideetan, errekuntza klasikoko ibilgailuez gain, ibilgailu hibridoak ikustera.

 

Motor hibridoen teknologia 1997aren amaieran merkaturatu zen, Toyotak Prius modeloa atera zuenean. Era horretako motorraren emaitza prestazio nabarmenak dira: aparteko errendimendua, erregai tanta bakoitzaren energiaren aprobetxamendu handiagoa, eta ingurumen-inpaktu txikiagoa.

Motor hibridoek 7 urte baino gehiago daramatzate Europako merkatuan, eta gero eta fabrikatzaile gehiagok erabiltzen dute teknologia horren aldeko apustua. Auto hibridoen (propultsio-motor batez eta motor elektriko batez ekipatuak) salmentei dagokienez, 2008. urteko lehen hamar hilabeteetan 2.867 ale saldu ziren, 2007ko aldi berean baino % 49 gehiago. Datu hori oso adierazgarria da, are gehiago autoen merkatuak izan zuen gainbehera kontuan hartzen badugu; hain zuzen ere, 2008. urteko lehen hamar hilabeteetan % 23,8 egin zuen atzera.

Proiektu honen helburua da ibilgailu hibridoen teknologia lanbide-heziketan txertatzea. Proposamen berritzailea da produktu horren diseinu eta fabrikaziorako, eta zentroen nahiz gaur egun era horretako ibilgailuak konpondu eta mantendu behar dituzten marka anitzeko enpresen prestakuntza-premiei erantzutera bideratuta dago.

Parte hartzen duten enpresak: TOYOTA España SLU; Alecop S. Coop.; AICENTER
Zentro laguntzaileak: IEFPS Don Bosco GLHBI, IEFPS Aretxabaleta GLHBI, IEFPS MEKA GLHBI.

Parte hartzen duten irakasleak: Jose Luis Lopez, Joseba Beristain, Gaizka Lazarobaster.
Iraupena: 2009 – 2012.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900