Intranet
  
 
Soldaduraren arloan saiakuntza ez suntsitzaileko teknikak txertatzea

Saiakuntza ez-suntsigarriak (SES) egiturazko soldaduren osotasuna ziurtatzeko metodoak dira. Metodo horiei esker, produktuen osotasuna arriskuan jar dezaketen pitzadura eta akatsak antzeman daitezke. Eremu horretako berrikuntzak teknika berriak sortzea ekarri du, hala nola phased array ultrasoinuak, TOFD teknika eta puntuen bidezko soldaduretako kontrol-sistemak. Teknika horiek emaitzen interpretazioa hobetzen dute. Halaber, trazabilitateari buruzko datuak biltzea, emaitzak erreproduzitzeko aukera hobetzea eta soldadurak azkarrago eta eraginkorrago ikuskatzea ahalbidetzen dute.

Teknika berri horiek ematen duten abantaila teknologikoa aintzat hartuta eta eremu horretan giza baliabideak urriak direnez gero, teknika horiek EAEko LHko zentro eta enpresetan txertatzen aitzindariak izateko une funtsezko eta egokian gaudela uste dugu. Horretarako, irakasleei saiakuntza ez-suntsigarrietako kualifikazioa eman behar zaie, baita kualifikazio hori ziurtatu ere, UNE EN 473 (ISO 9712) arauari jarraiki. Ondoren, SES teknika berrietan sakondu behar da. Azkenik, teknika horien berri eman behar zaie interesdunei (zentroak, enpresak, etab.).

 

Proiektuaren emaitzarik adierazgarrienak hauek izan dira: batetik, proiektuan parte hartu duen guztien kualifikazio- eta ziurtapen-maila altua lortu izana, hasieran landutako lau metodoetan (MT, VT, PT eta UT) nahiz ultrasoinu bidezko teknika berrietan; eta, bestetik, elkarrekiko lotura duten material didaktikoak garatzea, hasierako prestakuntzan nahiz etengabeko prestakuntzan erabiltzeko.

Enpresa kolaboratzaileak:
CAF, Gamesa, Lortek

Zentro laguntzaileak:

IEFPS TOLOSALDEA GLHBI – Ana Jesús Tolosa
IEFPS C.L. DON BOSCO GLHBI. – Unai Erauskin
IES ELGOIBAR BHI. – Jose Luis Aperribai
GOIERRI LANBIDE ESKOLA. – Mikel Iparragirre
Iraupena: 2008 – 2011.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900