Proiektu hau 2008/2009 ikasturtean hasi zen, Lanbide Heziketako irakasle talde bat enpresetako prestakuntza-beharren diagnostikoan gaitzeko helburu zuen prestakuntza-ekintza bat diseinatuz.
Programa honen helburua enpresei zerbitzua ematea da, konpetentzien araberako kudeaketa-ereduan oinarrituta dauden beharren-diagnostikoak eginez.
Zerbitzu horrek enpresako langileek, dagokien lanpostuko jarduerak betetzeko eta, hartara, enpresak bere helburuak lortzeko, lortu behar dituzten konpetentziak antzematen ditu.
Prestakuntza-ekintzen diagnostikoak honako fase hauek ditu:
- Diagnostiko-metodologiarik egokien aukeratzea.
- Egindako diagnostikoen segimendua egitea.
- Enpresei diagnostikoak egiteko diru-laguntzak eskatzen laguntzea.
- Enpresei premiak betetzeko prestakuntza non egin behar duten aholkatzea.
- Enpresei antzemandako premiekin bat datorren prestakuntza eskaintzea.
PBDri buruzko ikaskuntza-komunitateak