Intranet
  
 
Prestakuntza-beharren diagnostikoa

Enpresetan prestakuntza-beharren diagnostikoak egiten dituzten Lanbide Heziketako zentroetako irakaslez osatutako lan-sareetako taldeak osatzeko proiektua Tknikan sortu zen 2008/2009 ikasturtean.

Horretarako, lurralde-hiriburuetako eta inguruetako LHko zentroetako 25 irakaslez (bat ikastetxe bakoitzeko) osatutako talde bati prestakuntza eman zitzaion. 2009/2010 ikasturtean, berriz, gainerako LHko zentroetako 25 irakaslez osatutako beste talde bati eman zitzaion prestakuntza.

2010/2011 ikasturtean, honako lan-sare hauek sortu dira lurralde bakoitzeko:

  • GABESARE: Bidebieta BHI (Basauri), Construcción Bizkaia BHI (Arrigorriaga), Fadura GLHBI (Getxo) eta Tartanga GLHBI (Erandio)
  • HEROBI: Bidasoa GLHBI (Irun), Don Bosco GLHBI (Errenteria), Hernani BHI (Hernani) eta Plaiaundi BHI (Irun)
  • MENDIZABALA: Mendizabala GLHBI (Gasteiz)


PBDrekin lotutako proiektua.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900