Intranet
  
 
Mekanizazio-prozesuak. Errendimendu handiko mekanizazioa

Transformazio metalmekanikoaren industrian prozesuak hobetzeko interes handia dute. IKTetan, CNCetan eta erremintetan izan diren aurrerapenek prozesuen errendimendua hobetzeko aukera ematen dute. Aurrerapen horiek LHn ematen diren eduki eta zerbitzuak eguneratzeko premia dakarte.


Proiektu honetan, LHko zentroen eta enpresen artean proba esperimentalak egin dira, betiere txirbil-harroketako prozesuetan errendimendu handiko mekanizazioaren filosofia erabiliz. Proba horiek transformazio-enpresetan erabiltzen diren material berrien mekanizaziorantz urrats bat egitean dautza, baita betiko materialen mekanizazioko baldintza eta estrategiak hobetzean ere. Halaber, berrikuntza erremintetan, estrategietan, softwarean eta makinetan aplikatuko da.

Praktika horiek guztiak egiteari eta didaktifikatzeari eta LHko irakasleentzat nahiz enpresentzat zenbait ikastaro definitzeari esker, halaber, ETEei erantzuten zaie prozesuen hobekuntzan eta sektore berrien sarreran. Erantzun horrek honako sektore hauek hartzen ditu eraginpean: aeronautika, medikuntza, energia eolikoa eta industria tradizionalak, automozioa, MH edo industria laguntzailea.

Empresa kolaboratzaileak: Createch, AYA, Kanter, Rectificados Kar, Zubiola.
Ikastetxe partehartzaileak:
IMH (Elgoibar) – Aitor Ansola
M.Altuna (Bergara) – Jose Luis Nazabal – Ion Insausti
Goierri Lanbide Eskola (Ordizia) – Jose Ramón Aldanondo
Lea Artibai (Markina) – Iñigo Mendiolea
Usurbill – Fernando Septien
Easo (Donosita) – Jose Antonio Florindo
La Salle berrozpe (Andoain) – Joxe Mari Portuburu
MGEP (Arrasate) – Raul Fernandez
Iraupena: 2008 – 2010.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900