Tknikak EAEko lanbide-heziketako zentroei ikastaro eta zerbitzu sorta zabala eskaintzen die. Halaber, argitalpenak, ezarpen teknologikoari eta enpresa-proiektu berrien sorkuntzari buruzko aholkularitza eta kudeaketa berritzeko eta hobetzeko ereduak eskaintzen ditu.
Bere prestakuntza-zentroen bitartez, Tknikak berrikuntza-proiektuetan laguntza ematen du. Proiektu horiek, beren nondik norakoaren arabera, enpresak, unibertsitateak eta ikerketa- nahiz teknologia-zentroak hartzen ditu eraginpean.
Produktuak eta zerbitzuak
Produktuak:
- Ikastaroak eta prestakuntza-planak
- Baliabide eta unitate didaktikoak
- Prozesuak eta metodoak
- Argitalpen teknikoak
- Zentroak kudeatzeko programak
- e-Learningeko ikastaroen katalogoa
Zerbitzuak:
- Irakasleen prestakuntza.
- Zentroetako zuzendaritza-taldeen konpetentzien garapena.
- Hitzarmen eta akordioak enpresa, unibertsitate, zentro teknologiko eta erakundeekin.
- Lanbide-heziketaren arlo guztien zaintzarako zerbitzua (iturriak eta txostenak).
- Ekintzailetza-kulturaren sustapena eta enpresak sortzeari dagokionez lanbide-heziketako zentroetan sortutako ekimenetarako laguntza.
- Lanbide-heziketako zentroetarako interesgarriak diren gaiei buruzko azterlanak egitea.
- Lanbide-heziketarekin zerikusia duten hitzaldi eta biltzarrak antolatzea.
- Irakasleentzako praktika-sare eta –komunitateak sortzea.
- Liburutegi- eta mediateka-zerbitzua
- Bitartekaritza- eta laguntza-zerbitzua HEZIBI txandakatzean oinarritutako programan.
- Enpresentzako zerbitzu teknologikoen katalogokoa, ZERBEHAR programa.