Lanbide-heziketan berrikuntza eta teknologia berriak bultzatzeko lanaren baitan, Tknikak berrikuntza-proiektu teknologiko, metodologiko eta kudeaketakoak garatu eta haietarako laguntza ematen du. Proiektu gehienak prestakuntza-zentroek aurkezten dituzte eta lan-taldeek kudeatzen. Lan-talde horiei behar diren baliabideak ematen zaizkie, emaitza ona izateko aukera gehitzearren.
Proiektu horien emaitzek lanbide-heziketako sistema osatzen duen hezkuntza-sare osoa hobetzeko balio izaten dute.