Intranet
  
 
Lizentzia-zerbitzaria

Azken urteotan, zenbait hezkuntza-eremutan erabiltzen dituzten aplikazio informatikoek “Sareko lizentziak” utilitatea erabiltzen hasi dira. Gaur egun, LHko zentro bakoitzak erosi eta eguneratzen ditu lizentzia horiek, eta, beraz, kostua biderkatu egiten da. Gainera, lizentzia horien erabilera mugatua da. Aprobetxamendua ez da hoberena eta, are gehiago, zentroak eskatzen dituen zerbitzuak muga ditzake; izan ere, unean-uneko erabilerak ez du justifikatzen behar diren lizentziak erostea.

Hori guztia kontuan hartuta, interesgarritzat jo da Tknikak lizentziak kudeatuko dituen lizentzia-zerbitzari bat garatzea, LHko zentro guztietarako zerbitzari bakarra izateko. Horri esker, lizentzien erabilera optimizatzea, eguneraketak egokitzea eta horien erabilera kontrolatzea lortuko genuke. Era berean, hori guztia legez bideragarria litzateke, zentro publiko guztiek IFK bera baitute.

Proiektu horren garapenean, erabilitako software guztiak aztertu, egokienak hautatu eta software horiek urrunetik lizentziatzea ahalbidetzen duen pilotu bat egingo da. Pilotu hori egokia bada, esperientzia hori zentro eta software guztietara heda liteke, eta horrek eragin handia izango luke LHn.

Proiektu honetan, TOLOSALDEA GLHBIko Juan Manuel Tolosak hartzen du parte.

Proiektu hau 2011-12 eta 2012-13 ikasturteetan egingo da.

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900