Intranet
  
 
Teknika- eta prestakuntza-diagnostikoa enpresetan

Lanbide Heziketako zentroen eta ETEen arteko lotura garrantzi handikoa dela kontuan hartuta, hainbat proiektu eta ekimen garatzen ari gara. Hain zuzen ere, Tknika ekimen berriak sustatzen ari da, lotura-harreman berriak ezartzeko.

Hona hemen dinamika horren helburu nagusiak:  

  • Alde batetik, zentroen eta ETEen artean teknologien eta jakintzen transferentzia erraztea.
  • Eta bestetik, Lanbide Heziketako zentroen eskaintzen duten zerbitzu sorta areagotzeko bultzada ematea.

Jardun-ildo honetan, honako esperientzia hauek ari gara garatzen:

  • Prestakuntza-premien diagnostikoa
  • Teknologiako, Kudeaketako eta Berrikuntzako premien diagnostikoa.

Hona hemen ildo honetan lankidetzan ari diren zentroak:  Bidebieta BHI (Basauri), Iurreta BHI (Iurreta), Fadura GLHBI (Getxo) eta Tartanga GLHBI (Erandio), Bidasoa GLHBI (Irun), Don Bosco GLHBI (Errenteria) , Hernani BHI (Hernani), Plaiaundi BHI (Irun) eta Irungo La Salle BHIP (Irun), Mendizabala GLHBI (Gasteiz), IMH (BTI) BHI (Elgoibar), Armeria Eskola GLHBI (Eibar) eta MEKA GLHBI (Elgoibar), Usurbil GLHBI (Usurbil), Tolosaldea GLHBI (Tolosa) eta M. Altuna GLHBI (Bergara).

 
  
 
© 2009 TKNIKA, Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943082900