Berriak

Ibilgailu hibrido-elektrikoen segurtasun on-line ikastaroa eskuragarri.

2014/02/17 | Gaizka Lazarobaster Arakistain

Dagoeneko eskuragarri dago Automozio ikastetxeentzat, Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan zaindu beharreko segurtasun nehurrien on-line ikastaroa.

Ikastaro hau, ibilgailu hauen istripu edo larrialdi batean parte hartu behar duen edozein langileri zuzendua dago, Suhiltzaile, Gruista, Ertzaintza, Udaltzaingo e.a., baita ibilgailu hauen mantenuan lan egin behar duten teknikari guztiei ere.

Lehenengo fase batean, ikastetxeek, Tknika-ko web orrialdetik on-line ikastaro hau deskargatu eta beraien Moodle platformetan egokitu behar dute. Ondoren bigarren fase batean, kanpaina bat egingo da Osalan eta Tknika-ko sare sozialen bitartez, ezagutza honen beharra gizartera plazaratzeko. Azkenik ikastetxeek, ikastaroaren eskeintza egingo dute, bakoitzak bere lurraldean eta horrela gaur egun bete gabe dagoen behar honi erantzuna eman ahal izango zaio.

Ikastaro hau deskargatzeko, sartu hemen

.