Energia-eraginkortasuna aire konprimituko instalazioetan

Aire konprimitua fabrikazio-prozesuetan erabili ohi den energia-iturria da.


Enpresa gehienek —% 90ek gutxi gorabehera— dute aire konprimituko instalazioa.


Orain dela gutxi arte, enpresak ez dira energia-iturri horren kostua ebaluatzeaz kezkatu; hala ere, hainbat azterlanen arabera, industriako guztizko kostuaren % 15 inguru dagokie energia-iturri horiei.


Azterlan horien arabera, aurrezteko ahalmena % 20tik gorakoa izan daiteke aire konprimituaren sorkuntzan eta % 40tik gorakoa horren erabileran, kasuan-kasuan.


Hori lortzeko, ordea, langile kualifikatuak behar dira; izan ere, non xahutzen den eta non kontsumitzen den gehiegi identifikatu behar dute, eta eremu honetan hobetzea lortzeko estrategiak eta ekintzak planteatu behar dituzte. Azken aldian, enpresa-arloak erronka horiei aurre egiteko prestasuna erakutsi du.


Lanbide-heziketako zentroek, berriz, eskaera horri erantzun behar zaio, betiere hurrengo urteetan gehitu egingo dela kontuan izanik.


Zeharkako ikastaro bat garatu da, adierazitako lanbide-arloetako heziketa-zikloetan emateko; ikastaro horrek euskarri-materiala, prestatzaile didaktikoa eta jarduera praktikoak hartu behar ditu barnean.

Auditoretzak egin dira lanbide-heziketako ikastetxeetan; hain zuzen ere, txosten bat egingo da, bertan hobekuntza-planteamenduak, aurreikusitako aurrezkiak eta inbertsioaren itzulera bilduta, agian lanbide-heziketako ikastetxeen sarean oro har ezartzeko oinarritzat hartzeko.


Enpresa laguntzaileak: SMC International Training
Parte hartzen duten zentroak: I.M.H., Jesus Obrero, Mondragon Eskola.
Parte hartzen duten irakasleak: Julen Konde, Luis Rifon, Pedro Mª Urteaga.
Iraupena: 2010 – 2012.